. 404 . 

2018-2019

Emakume erreferenteen lanak errekonozitu eta ezagutzera ematea du helburu, estrategia sinple baina eraginkor batekin: jendea erreferentez janztea, modu literal eta metaforikoan,  eta egunerokotasunean, hauek zabaltzea.

GIF-404.gif

Kamiseta eta telazko poltsak erreferenteak ikusteko, irakurtzeko, adimena jantzi, eta genero berdintasunaren bidean, autoestimatik, jakintzatik eta ahalduntzetik, urratsak emateko.

Erreferenterik gabe hau lortzea zailagoa denez, denon artean, proiektua banakakotik kolektibizatuz, erreferenteak zabaldu ditzagun, piskanaka, espazio pribatu batetik espazio publikoa eta kontzientzia soziala gureganatzeko genero berdintasunaren bidean.

M A N I F E S T U A

 

404 NOT FOUND, akatsa sisteman, lotura hautsia, ez eguneratua, lekualdatua, eliminatua... Hori da aurkitu duguna emakume erreferenteen bila jarri garenean. Hori da jaso dugun erantzuna ikasgelatako testu liburuetan, kirolean, politikan, artean, zientzian... Baina, e! Baziren eta Bagara. 

 

GERRAN GAUDE, Hertzainak taldearen letretako batek emakumeok bizi dugun errealitatea ondo deskribatzen du: "Gerrara ohi zaitezke, baina gerra, egon, badago". Ez biktimak, ez sumisoak, ez ahulak eta ez musak. Artistak gara eta pistolak erreferentez kargatuta, guztion artean, gerra hau irabaziko dugu. 

 

ERREFERENTEZ JANTZI GAITEZEN !